XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bi ogei errealekogatik emango genizkitzu ba ogei ta bi erreal, eta gañera kape bat.

- Eskarrik asko: naiago det egiñ obra miserikordiazko bat, eztakianari irakutsiaz.

Neskazarraren gaitza da edertu nai ta eziña; zeinbat eta apañago, ainbat eta itxusiago.

Gure alkatea berriz or dabil erdaldundu nairik; eta zeinbat eta erdara geiago, orduantxe ta barregarriago.

- Ixillik zaude; orain-aldian badu aurreragoko lanik, bere txakoliña goratu eziñez.

Tripot eta biak auzitan bezela or dabiltza, zeiñek baño zeiñek txakolin obea, bakoitzak berea goratu eziñez.

- Sasietak dionez, biak dira obeak, ozpiñetarako (1) Ozpiña = vinagre (egillearen oharra) txakolintzat baiño.

- Sasieta diozu? Aterako diozkala uste det alkatiak sasiletraukeriak, eta ala bear ere, gabaz ardoz bete-bete eta moskor-moskor eginta, erriko etxepeko parola apurtzen duanak.

- Ardura dio... bost... Sasietari alkateagatik.

- Ezetz? Denborak erakutsiko du.

- Agur ba, ta ordu-arteraiño.

- Zuaz milla aingerurekin.